Bost lanpostu betetzeko deialdia egin du Ordiziako Udalak
Ordiziako Udalak hiru peoi, udal behatzailea eta Ordizia Hiri Hezitzailea proiekturako koordinatzailea behar ditu. Bost lanpostu horiek betetzeko deialdia irekita dago. Izena emateko, Goierrin erroldatuta egotea derrigorrezkoa da.Peoiek mantentze lanak...
Ordiziako Udalak hiru peoi, udal behatzailea eta Ordizia Hiri Hezitzailea proiekturako koordinatzailea behar ditu. Bost lanpostu horiek betetzeko deialdia irekita dago. Izena emateko, Goierrin erroldatuta egotea derrigorrezkoa da.
Peoiek mantentze lanak egingo dituzte egun osoko lanaldian. Hiri Hezitzaileko dinamizatzailea eta behatzailea %60ko lanaldian ariko dira.
Behatzailearen eskaintza berria da. Izan ere, Udal Behatokia martxan jarriko dute udalerriko datuak jasotzeko. Hautatua den pertsonak Udal Behatokiaren proiektua zuzendu eta koordinatuko du.
Izena emateko epea zabalik dago urriaren 22ra arte, Lanbideren edo
web orrian edo bulegoan.