Drogen inguruan seme-alabekin hitzegiteko hitzaldia
LEGORRETA // Bihar asteazkena, Nola hitz egin drogen inguruan gure seme-alabei? hitzaldia emango dute Legorretako udaletxeko areto nagusian Ai Laket elkarteko kideek. Seme-alabei gai horren inguruan hitz egiteko hainbat tresna jarriko dituzte gurasoe...
LEGORRETA // Bihar asteazkena, Nola hitz egin drogen inguruan gure seme-alabei? hitzaldia emango dute Legorretako udaletxeko areto nagusian Ai Laket elkarteko kideek. Seme-alabei gai horren inguruan hitz egiteko hainbat tresna jarriko dituzte gurasoen eskura. Gehienbat, 12 urtetik aurrerako nerabeen guraso, tutore edo zaintzaileei dago zuzenduta. Hitzaldia, 18:00etan hasi eta 20:00ak arte luzatuko da.