Haurrak baikortasunean hezteko tailerra egingo du Etxadik bailaran
2005etik Urola Garaia Mankomunitateak bailarako familiei Etxadiren aholkularitza zerbitzua eskaintzen die. Ohiko arreta zerbitzuaz gain, tailer praktikoak antolatu dituzte 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat, non haurrak baikortasu...
Familiei zuzendutako prestakuntza doakoa da eta Legazpiko Kultur Etxean urriaren 22an eta 23an egingo dute 18:00etatik 19:30era. Urretxun azaroaren 6an eta 7an izango da, 17:00etatik 18:30era. Bietan haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Familia antolakuntza
Tailerrak Ainhoa Manzano eta Maialen Sanchez psikologoek emango dute, biak Etxadi Familia-Psikologia Unibertsitateko Zentroko kideak dira. Saioetan egungo familiaren antolakuntza landuko dute: funtzioak, ordezko zaintza, kideen inplikazioa, hezkuntza zentroarekiko harremana, lana eta aisialdia, zein gatazkak eta estresa. Halaber, haurren garapen psikologikoaren ezagutza eta estimulazioa jorratuko dituzte: jolasa eta ikaskuntza estimulatzeko materiala eskainiko dute, baita estimulazio linguistikoa eta motorra sustatzeko tresnak ere.
Izena 943 72 56 42 telefonoan edo mankomunitatea@urolagaraia.eus helbidean eman daiteke.