On Produkzioak ekoiztetxeak eta Landarlan ingurumen elkarteak bihar egingo dute Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren estreinaldia. Donostiako Principe aretoan izango da lehen emanaldia, 19:30ean.Gonbidapenak banatuko dituzte egileek. Aurreneko ...
On Produkzioak ekoiztetxeak eta Landarlan ingurumen elkarteak bihar egingo dute
Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren estreinaldia. Donostiako Principe aretoan izango da lehen emanaldia, 19:30ean.
Gonbidapenak banatuko dituzte egileek. Aurreneko aldiz ikusi ahalko da osorik dokumentala, orain arte bi minutuko
trailerra besterik ez baita argitaratu.
Aralarko balio naturalak eta kulturalak bistaratu ditu ikuskariak. 85 minutuko iraupena du, eta 17 aditu elkarrizketatu dituzte. Kontserbaziorako, Aralar zer den eta zer dagoen erakustea da proiektuaren helburua.
Hurrena Lazkaon
Zinemarako eta telebistarako, kalitate gorenean grabatua dago. Bihartik aurrera, hirietara eta herrietara eramango dute.
Lazkaon ikusi ahalko da estreinuaren ondoren lehen aldiz, urriaren 22an, astelehena (Areria, 19:30). Beasainen urriaren 23an (Usurbe, 20:00), Tolosan 24an (Leidor, 20:00), Ordizian 25ean (Herri Antzokia, 20:00) eta Orexan 27an (Ostatua, 22:00) emango dute, datorren astean.