Gabiriako udal liburutegia ostiralean irekiko dute berriro
GABIRIA // Udako etenaldiaren ondoren, ostiralean hasiko da berriz ere martxan Gabiriako udal liburutegia, kultur etxeko goiko solairuan. Arduradun berria hartu du udalak 2018-2019 ikasturterako, eta Irene Arrondo herritarrak emango du zerbitzua. Libur...
GABIRIA // Udako etenaldiaren ondoren, ostiralean hasiko da berriz ere martxan Gabiriako udal liburutegia, kultur etxeko goiko solairuan. Arduradun berria hartu du udalak 2018-2019 ikasturterako, eta Irene Arrondo herritarrak emango du zerbitzua. Liburuak mailegatzeko, ohiko ordutegian egongo da irekita liburutegia: ostiraletan 16:00etatik 18:00etara.