Kursaal Eskurarekin Luxenburgoko orkestra ikusteko aukera dago

Gipuzkoako herrietako bizilagunei Donostiako Kursaal aretoan egiten diren kultur ekintzetara joateko erraztasunak emateko sortu zuten Kursaal Eskura egitasmoa. Azaroaren 11n Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoak egingo duen kontzertura joateko autobusa jarriko du Urola Garaiko Mankomunitateak eta legazpiarrek izena eman dezakete.

Doako autobuserako izena azaroaren 5era arte eman daiteke Legazpiko Kultur Etxean. Azaroaren 11ko kontzertua 19:00etan izango da Kursaal aretoan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend