Zaldibiako jangelan aritzeko lan poltsak ireki dituzte
ZALDIBIA // Ausolan enpresak bi lan poltsa ireki ditu Zaldibian, Lardizabal herri eskolako jangelan ordezkapenak egiteko. Begiraleen ordezkapenetarako da zerrenda bat, sukaldarienerako bestea. Zaldibiako bizilagunak apunta litezke, euskaraz dakitenak; ...
ZALDIBIA // Ausolan enpresak bi lan poltsa ireki ditu Zaldibian, Lardizabal herri eskolako jangelan ordezkapenak egiteko. Begiraleen ordezkapenetarako da zerrenda bat, sukaldarienerako bestea. Zaldibiako bizilagunak apunta litezke, euskaraz dakitenak; haurrekin loturiko lanetan esperientzia edukitzea baloratuko dute. Izena emateko azkeneko eguna urriaren 31 da, eskolako zuzendaritzan.