Orain Presoak dinamikak deituta, euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko ekitaldiak egingo dituzte Lazkaon. Gaur, espetxe politikaren ondorioak lantzeko mahai ingurua egingo dute musikaz lagunduta. Ekitaldia 19:00etan izango da, plazan.Bihar, ...
Orain Presoak dinamikak deituta, euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan. Ordizian elkarretaratzea egin zuten atzo, eta deitzaileen arabera, ehun bat lagun elkartu ziren, plazan.
Lazkaon berriz, gaur eta bihar izango dituzte ekitaldiak. Espetxe politikaren ondorioak lantzeko mahai ingurua egingo dute gaur, musikaz lagunduta. Ekitaldia 19:00etan izango da, plazan.
Bihar, berriz, giza katea egingo dute Lazkaoko kaleetan barrena. Martxa 19:30ean abiatuko da, plazatik. 21:00etan, kantu afaria egingo dute Aitor Furundarena soinu jotzailearekin. Antsoategi Herrikoan eman behar da kantu afarirako izena.
Azkenik, larunbatean
Orain presoak lemapean Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. 17:00etan hasiko da manifestazioa, Antiguoko tunelean.