Ondarearen Europako jardunaldien barruan, asteburuan Goierrin hainbat ekitaldi izango da, Emakumeen emaria gai hartuta. Beasainen ekitaldi bikoitza egingo dute bihar. Batetik, 19:00etan, Igartzako jauregian Isabel de Lobianoren bizitza eta Igartzako Mo...
Jose Antonio Azpiazu idazle legazpiarra.
Ondarearen Europako jardunaldien barruan, asteburuan Goierrin hainbat ekitaldi izango da,
Emakumeen emaria gai hartuta. Beasainen ekitaldi bikoitza egingo dute bihar. Batetik, 19:00etan, Igartzako jauregian
Isabel de Lobianoren bizitza eta Igartzako Monumentu Multzoari eginiko ekarpena hitzaldia egingo du Jose Antonio Azpiazu idazle legazpiarrak. Lobianok Pedro Idiakezekin bizitako maitasun istorio harrigarria kontatuko du, eta garaiko euskal gizartearen irudi garbia ere eskainiko du. Azkenik, Igartzarekin izandako lotura eta egindako ekarpena aztertuko ditu.
Bestalde, hitzaldia amaitutakoan, 20:30ean,
Emakumearen presentzia XX. mendeko Beasaingo merkataritzan erakusketa inauguratuko dute Igartzako burdinolan. Beasainen merkatari lanean dabiltzan eta aritu izan diren emakumeeki aitortza egin nahi zaie, «euren lana eta herriaren garapenean hain funtsezkoak izan diren eta ondare balioa duten jarduera horiek ezagutarazteko asmoz».
Ormaiztegin Feillet ahizpak
Bestalde, larunbatean, 11:30ean, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan
Feillet ahizpen legatua: ilustratzaileak XIX. mendeko Euskal Herrian solasaldia egingo dute. Amaia Hennebutt ilustratzaileak parte hartuko du; Feilleten ondorengoa da bera.