Legazpiko Musika Bandak kontzertua egingo du igandean

MUSIKA // Kalez kale beharrean, oraingoan Latxartegi aretoan egingo du kontzertua Legazpiko Musika Bandak. Emanaldia datorren igandean izango da eta sarrera doan da. Bandaren kontzertua 13:00etan hasiko da, baina aretoko ateak 12:30ean irekiko dituzte eta Latxartegiko tokiak betetzen direnean itxiko dituzte. Bandak iaz 150 urte bete zituen.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend