Maizpide euskaltegikoak Txorienen
Lazkaoko Maizpide euskaltegiko kideak ETBren Miramongo egoitzan izan dira gaur. Zigor Iturrieta sukaldariak gidatzen duen Txoriene telebista saioan parte hartu dute Laida Begiristainek eta Aitor Asurmendik, errezeta bana prestatuz. Saioan parte hartzea “plazera” izan dela azaldu dute, eta Txorieneko lan talde osoari esker ona agertu diete. Saioa datorren asteazkenean, hilak 24 emango dute, 15:00etan, ETB1en.