Udazkeneko azoka egingo du ostiralean LazkaOn elkarteak

Lazkaon_elkarteko_udazkene

LazkaOn merkatari elkarteko bederatzi dendek udazkeneko azoka egingo dute ostiralean plazako pilotalekuan. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira postuak irekita. Askotariko produktuak eskainiko dituzte prezio erakargarrian. Parte hartuko duten dendak ondorengoak dira: Amets Bat (moda), Iztueta elkartea (elikadura), Koboloi (jostailu denda), Manako (moda), Miszelania (moda eta etxerako osagarriak), Optika Mikel (optika) eta Xanu (moda).

Lazkao Txiki kontu kontari

Arratsaldean, 17:00etan, Lazkao Txiki kontu kontari ekimena egingo dute LazkaOn elkarteak eta Lazkaoko Udalak. Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela 25 urte bete dira aurten eta bertso, ipuin, pasadizo eta txisteekin omendu nahi dute lazkaotarrek.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend