Ana Salvadorren saioarekin hasiko da XI. Mendi Astea
Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeek XI. Beasaingo Mendi Astea antolatu dute, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Datorren astelehenean, hilaren 22an hasi eta 27ra bitartean eta azaroaren 15ean, bost ikus-entzunezko izango dira, mendizaletasunaren inguru...
Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeek XI. Beasaingo Mendi Astea antolatu dute, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Datorren astelehenean, hilaren 22an hasi eta 27ra bitartean eta azaroaren 15ean, bost ikus-entzunezko izango dira, mendizaletasunaren inguruko esperientziak ezagutu eta partekatzeko.
Eskaladan eta eskian ezagunak diren kirolariek zuzenean kontatuko dituzte mendian bizi izan dituzten esperientziak. Kirol horietan diharduten emakumeei ere garrantzia eman nahi izan die aurten. Ana Salvador, Goierriko Mendizale Beteranoak, Ramon Portilla, Marta Alejandre eta Pou anaiak izango dira gonbidatuak. Igartzako jauregian, 19:30ean, izango dira saio guztiak.
Lehenengo bi saioak
Astelehenean, Ana Salvador eskiatzailea izango da Tocllaraju elurtua (6.034 m.) Perun Snowboard-arekin ikus-entzunezkoarekin. «Erronka izugarriari egingo dio aurre bere gorputza eta burua muturreko egoerara eramanez Tocllaraju mendia snowboardarekin igo eta jaitsita». Asteartean, Goierriko Mendizale Beteranoek Pirinioetako goi ibilbidea: Benasquetik Mediterraneora aurkeztuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.