EAJren Lazkaoko alkategai Kepa Zubiarrain izango da, maiatzean
Lazkaoko EAJk Kepa Zubiarrain Erauskin (Lazkao, 1969) aukeratu du 2019ko udal hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburu izateko. Atzo iragarri zuen alkategaiaren izendapena, Zubiarrainen «gaitasun, esperientzia eta konpromisoa» goratuz.Ezkondua eta hi...
Ezkondua eta hiru seme-alabaren aita, 1995-1999 agintaldian zinegotzi izan zen, Lazkaon, orduan EAtik, independente bezala. Alkateorde izan zen, eta Ongizate Batzordearen buru. 2019ko zerrendan ere independente bezala joango da.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, 17 urtez Fundiciones Estandako finantza araduradun lan egin zuen.
EAJk zerrenda osatzen orain hasiko da. «Agintaldi honetan gure udal taldearen lan bikainari jarraipena emateko pertsona egokia dela uste dugu. Urkolaren lekukoa hartuko du, eta ilusioz jarraituko du», azaldu du Inazio Estensoro UBBko buruak.