Kultur astea ospatuko dute legorretarrek igandean hasi eta hurrengo igandera arte. Egitarau oparoa eta denetariko ekintzak izango dira, beraz.Andoni Egañaren eta Amets Arzallusen bertso saioarekin ekingo diote igandean, 12:30ean Legorretako Kultur As...
Kultur astea ospatuko dute legorretarrek igandean hasi eta hurrengo igandera arte. Egitarau oparoa eta denetariko ekintzak izango dira. Andoni Egañaren eta Amets Arzallusen bertso saioarekin ekingo diote igandean, 12:30ean Legorretako Kultur Asteari, Jainkoeneko terrazan.
Asteartean, buruhandiak eta Jose Angel Lasa eskultore legorretarraren
Blue planet lanaren aurkezpena izango dute. Asteazkenean, hilak 24, Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa eta buruhandiak izango dira, eta Krea Energia taldeko kidea den Jon Zabalak energia fotovoltaikoaren inguruan hitzaldia emango du.
Ostegunean, hilak 25, buruhandiak aterako dira, eta mendiari eta eskaladari buruzko dokumentala eta solasaldia, izango dira Arkaitz Yurritarekin.
Ostiralean, hilak 26, Legorparty ordenagailu topaketa hasiko da. Eskalada, rappela eta puenting praktikatzeko aukera ere egongo da. Egun bererako, Kepa Junkera eta Sorginen kontzertua eta mus txapelketa ere antolatu dituzte.
Larunbatean, hilak 27, Euskaraldiaren aldeko mosaikoa, kantu jira, Ttipika musika dantza taldearen dantza gidatuak eta garagardo artisauen azoka ere egingo dituzte. Eta bukatzeko, igandean, hilaren 28an, ibilgailu klasikoen 6. topaketa, Ibon del Olmo magoaren ikuskizuna eta Legorparty topaketaren amaiera.