Intxaurrondoko Garbigunea irekiko dute, trasteentzat
ATAUN // San Martingo Intxaurrondo aldeko Garbigunea berriro zabalduko du Ataungo Udalak. Astearteetan, 08:00etatik 20:00etara egongo da zerbitzuan. Traste zahar txikiak, etxe-tresna elektrikoak eta altzariak utz daitezke. Traste handiak, hileko 1. eta...
ATAUN // San Martingo Intxaurrondo aldeko Garbigunea berriro zabalduko du Ataungo Udalak. Astearteetan, 08:00etatik 20:00etara egongo da zerbitzuan. Traste zahar txikiak, etxe-tresna elektrikoak eta altzariak utz daitezke. Traste handiak, hileko 1. eta 3. astearteetan atera behar dira, herriko bilketa guneetara, aurrez Sasietari abisatuta.