Itsasoko udazkeneko auzolanerako izen-ematea zabalik dago
Urriaren 27an udazkeneko auzolana egingo dute Itsason eta parte hartu nahi duenak izena eman dezake udaletxera deituta (943 47 77 90) edo idatzita (udala@itsaso.eus). Bihar da izena emateko azken eguna.Lanean 14:30ean hasiko dira eta ondoren afaria iza...
Lanean 14:30ean hasiko dira eta ondoren afaria izango da Ostatuan; afarira geratuko direnek izena ematerakoan zehaztu egin beharko dute.
Dagoeneko lanak zeintzuk izango diren, materiala eta arduradunak zehaztu dituzte. Hesiak zuzendu, logoak jarri eta Euskaraldirako txapak eta pankartak egingo dituzte, besteak beste.