Lehengo Ataun, gaur
Ohitura Zaharren Eguna egingo dute, igandean. Antzinako lan, bizitza eta ohituren erakusketa izango da. Hiru berritasun dituAtaungo herritarrek garai bateko kutsuan girotuko eta jantziko dute San Martin auzoa, igandean. V. Ohitura Zaharren Eguna ospatu...
Ohitura Zaharren Eguna egingo dute, igandean. Antzinako lan, bizitza eta ohituren erakusketa izango da. Hiru berritasun ditu
Ataungo herritarrek garai bateko kutsuan girotuko eta jantziko dute San Martin auzoa, igandean. V. Ohitura Zaharren Eguna ospatuko dute, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta. 11:00etatik 14:00etara izango dira erakusketak eta ikuskizunak; gero herri bazkaria dute, Bitorrenean. Baserritar jantziz joateko dei egin diete ataundarrei.Garai bateko lanbideak eta usadioak berreskuratzea, eta haiek herrikideei nahiz bisitariei erakustea du helburu jaiak. Baserri inguruko lanak, zereginak eta ohiturak erakutsiko dituzte, batetik. Antzinako bizimoduaren zertzeladak, bestetik. Horiez gain, hiru arlo bereziki landuko dituzte, igandeko festan.
Ataungo 8 iturritako urak jarriko dituzte, probatzeko. Joxe Antonio Dorronsorok iturrien inbentarioa egina dauka. Adituek diotenez, Altzani aldea izan ala Aralar aldea izan, geologia desberdina da, eta, ondorioz, ura eta bere propietateak ere bai. Erremedio bainuetxe zeneko iturriko ur sulfurosoa jarriko dute, esaterako. «Ea jendeak bereizten duen uren arteko aldea. Ataungo iturriei omenaldi eta aipamen bat egiteko da, azken batean», dio Jentilbaratzeko Santi Etxeberriak.
Joan Txiki eta erromeria
Juan Arinen jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen ari denez, hari buruz antzerkitxo bat egingo dute. Garai bateko erromeriaren errekreazioa ere prestatu dute, apaiz zentsuratzaile, aguazil eta lotuan dantzatu nahi duten bikoteekin. 150 bat herritar ariko dira, lanean eta antzezle.