Agirrezabal eta Arraiza korrikalariak irabazle Donostian
Goierriko kutsu nabarmena hartu du asteburuan jokatu den Salto Systems Donostiako 15K Klasikoak. Gizonezkoetan, Eneko Agirrezabal segurarra izan da azkarrena; emakumezkoetan, berriz, Lazkaon bizi den Maite Arraiza donostiarra.Agirrezabalek 47:08ko denb...
Agirrezabalek 47:08ko denbora behar izan zuen lasterketako 15 kilometroak osatzeko. Segurarra hasieratik jarri zen lasterketaren buruan, eta proba kontrolpean mantentzen jakin zuen. Lionel Petriacq eta Gonzalo Fuentes izan dira gizonezkoen podiuma osatu dutenak.
Hiru goierritar podiumean
Emakumezkoetan, Maite Arraizak 57:40ko denbora egin zuen. Podiumean, bi goierritar izan zituen lagun: Izaro Rubio ordiziarra eta Saioa Arkonada zegamarra.