Basterretxearen eskultura Irurara
Hirugarren urtez jarraian Segurako dantza txapelketa irabazi dute Idoia Besadak eta Xabier Artolak. Irati Olaizola eta Idoia Narbaiza legazpiarrek hamabigarren egin duteDantza egun borobila izan zen larunbatekoa Seguran, goizeko lehenengo ekitalditik h...
Hirugarren urtez jarraian Segurako dantza txapelketa irabazi dute Idoia Besadak eta Xabier Artolak. Irati Olaizola eta Idoia Narbaiza legazpiarrek hamabigarren egin dute
Dantza egun borobila izan zen larunbatekoa Seguran, goizeko lehenengo ekitalditik hasita. Azpilla dantza taldeak gidatutako polka erraldoian, adin desberdinetako dantzariek herriko plaza bete zuten, giro ederra sortuz. Tio Teronen Semeak taldearen Festamendua dantza ikuskizunarekin ere gozatu ederra hartu zuten Segurara hurbildutakoek.Arratsaldeko 42. Euskal Herriko dantza txapelketan parte hartu zuten hamalau bikoteek ere ez zuen hutsik egin. Lehia estua izan zen hiru bikote faboritoen artean. Azkenean, hirugarren urtez jarraian, Idoia Besada eta Xabier Artola (Pasaia-Irura) i zan ziren nagusi. Besadak bost aldiz irabazi du guztira.
Lehenengo bikoteen artean aldeak txikiak izan ziren eta puntu bakar batera gelditu ziren Ane Urruzuloa eta Iker Sanz (Villabona-Lezo) eta lau puntura Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak. Goierriko bikote bakarra izan zen Baratze pilotalekuko oholtzan, Irati Olaizolak eta Idoia Narbaiza legazpiarrek osatutakoa; hamabigarren postuan geratu ziren.
Basterretxearen eskultura
Bikote irabazleak Nestor Basterretxearen azkeneko eskultura Irurako udaletxera eramango du, bost urtean hiru aldiz irabazi baitu Segurako txapelketa. Basterretxea zenaren bi bilobak, Ainhoak eta Laurak, eman zieten garaikurra irabazleei. Azkeneko aldiz, 2007. urtean eraman zuten Azkoitiara Basterretxearen eskultura Azpitarte anaia-arrebek. 800 euro, oroigarria, txapela, lepokoa eta Eroski Bidaiek oparitutako saria ere jaso zuten. Jantzi dotoreenaren saria ere irabazleek jaso zuten.
Bestalde, lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnei ematen dieten Guillermo Areizaga saria Lezoko Maider Aginagak eta Iker Belintxonek jaso zuten; Arabako Foru Aldundiarena Saria Sara Chaves eta Gorka Etxeandiarentzat (Gasteiz) izan zen, eta Lapurdiko Euskal Kultur Erakundearena, Oihana Dottax eta Pierre Latasarentzat (Ainhoa-Urruña).