Kultura-ondareari buruzko bilera bihar egingo dute Ataunen
ATAUN // Ataungo Udalak deituta, bihar 19:30ean izango da herriko kultura-ondareari buruzko bigarren bilera, udaletxean. Arloari balioa ematea da helburua, eta herritarrei eskatu diete zerrendatuta eramateko garrantzitsu ikusitako balioak.