Abian da Segurako 2019ko egutegiko argazki lehiaketa
Segurako Udalak 2019ko egutegia argitaratzeko helburuarekin, 11. Argazki lehiaketa antolatu du. Segurako bizi lekuak izango da argazkien gaia. Seguran erroldatuta dagoen edonork eta Segurako edozein elkartek edo taldek parte har dezake lehiaketan. Egil...
Argazkiak originalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Paperean (gutxienez 10×15 tamaina) eta euskarri zurrunean (Cd-an edo pen drivean) muntatuak (gutxienezko errosoluzioa 300 pixel), jpg edo tiff formatuan aurkeztuko dira. Argazkiak Seguran ateratakoak izan beharko dute eta hori ziurtatzeko herria edo bertako eremu/elementuren bat agertu beharko da.
Azaroaren 5erako
Argazkiak azaroaren 5erako eraman beharko dira udaletxera, kartazal baten barruan sartuta, atzealdean argazkiaren izenburua jarrita, eta bestetik, itxitako kartazal bat egilearen datuekin. Argazki aukeratuen zerrenda udaleko iragarki oholean, segura.eus webgunean edo herrian zehar azaroaren 20an jakitera emango dute.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an egingo da 19:00etan, 12. euskal liburu, disko eta jostailuen azokan. Irabazleak 300 euro jasoko ditu saritzat eta bigarrenak 150 euro.