Agerre-barrenako Victoria Goitiari omenaldia
Udazken Kulturalaren barruan, azoka berezia izan zen atzokoa. Batetik, Gudugarreta auzoko Agerre-barrena baserriko Victoria Goitia omendu zutelako; azokan adinez bigarren nagusiena da. 19 urte zituela hasi zen astearteetan eta ostiraletan Beasaingo az...
Bi lehiaketa
Omenaldiaz gain, bi lehiaketa ere izan ziren atzoko azokan: 26. Errezil Sagar lehiaketa eta 28. Fruitu eta Barazki lehiaketak. Errezil sagarrei dagokienean, Aramako Patxi Arizmendi, Gazteluko Asun Etxeberria eta Beasaingo Ignacia Aranburu izan ziren irabazleak. Fruitu eta barazki lehiaketan, berriz, Josetxo Mendia beasaindarra, Patxi Arizmendi aramarra eta Maria Jesus Mujika Urteaga lazkaotarra. Beste berrikuntza bat ere izan zen atzo: nekazaritzako lanabesen erakusketa.