Ate irekien egunak antolatu dituzte Hizkuntza Eskolan
Ate irekien egunak antolatu dituzte Ordiziako Hizkuntza Eskolan gaurko eta biharko. Herritarrek, eskolak dituen zerbitzuak bertatik bertara ezagutzea da helburua. Izan ere, 2009-2010 ikasturtean ireki zituzten ateak baina oraindik eskola ezagutzen ez d...
Herritarrek Ordizian bertan duten zerbitzu hau ezagutzera emateko asmoz, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era nahi duen orok Hizkuntza Eskola bisitatu eta ematen duten zerbitzuaren inguruko informazio guztia jaso ahalko du.
Bederatzi irakaslek osatzen dute klaustroa. Horietako seik ingelesa, eta hiruk frantsesa ematen dute. Gainera, mintzapraktikak egiteko elkarrizketarako bi laguntzaile ere badituzte bi hizkuntzetarako.
Matrikula zabalik
Frantsesa eta ingelesa ikasi daitezke eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako ordutegi eta irakaskuntza modalitateak dituzte.
Matrikula epea zabalik dago datorren urtarrilaren 31ra arte. Eskaintzaren inguruko informazio gehiago jasotzeko interesa duenei ate irekien egunetan eskolara bertara gerturatzeko gonbitea egin diete Hizkuntza Eskolatik.