Europako Auzitegiak ez du presoen zigorren murriztearen alde egin

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak presoen zigorrak luzatu edo murriztearen inguruko epaia eman zuen. Horren arabera, Frantzian betetako zigorra Espainian ez kontatzeko hartutako erabakiak ez du Giza Eskubideen Europako Hitzarmena betetzen. Euskal preso politikoen defentsak aurkeztutako hiru helegiteetako bat bakarrik onartu dute, Espainiak «bidezko prozesu judizial bat izateko eskubidea» urratu duela dioena. Beste biak ordea, atzera bota dituzte; auzitegiaren ustez, preso horien «askatasunerako eskubidea» eta «indarrean dagoen araudirik gabe zigortua» izatearen ingurukoa ez baitira urratu.

Santi Arrospide, Alberto Plazaola eta Francisco Mujika presoen defentsa daramaten Iker Urbina eta Ainhoa Ziluaga abokatuek harriduraz hartu dute Estrasburgoko erabakia, beste aurrekari batzuk ikusita, zigorrak murriztearen aldeko epaia espero baitzuten.

Sententziak, beste 40 bat presoren kasuetan izan dezake eragina, tartean, Rufino Arriaga ordiziarraren kasuan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend