GOIERRIKO HITZAK eta Fotoetxek hautatu dituzte Udako 13. Argazki Lehiaketako irabazleak. Irakurleek aukeratutako sei sari ere banatuko dituzte.
Goierriko Hitza
Goierri
GOIERRIKO HITZAk eta Fotoetxek elkarrekin antolatu duten 13. Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Fotoetxe argazki dendak emandako argazki onenaren saria, Julen Auzmendi legazpiarrak jaso du, Tximeleta lore gainean argazkiarekin. Argazkirik originalenari dagokiona, berriz, Erika Palacios idiazabaldarrarentzat izan da, Campo de Criptanan ateratako Ilunabarrean itzalekin jolasean argazkiari esker. Biek ere, Fotoetxek eskainitako argazki handitze bana jasoko dute opari.
GOIERRIKO HITZAk ere eman ditu bere sariak, lehiaketan parte hartu duten harpidedunen artean. Aurreneko saria, Jon Biguri ordiziarrak irabazi du; bigarrena berriz, Jon Esnaola idiazabaldarrarentzat izan da.
· Egilea. Jon Biguri (Ordizia).
· Izenburua. Uraren islada,?Ezkaraira egindako irteeran.
· Saria. Metrokua hotelaren saria, bi lagunentzako egun bateko
· egonaldia Lekeition (Bizkaia).
Goierriko?Hitzaren 2. saria
· Egilea. Jon Esnaola (Idiazabal).
· Izenburua. Anayeteko aintzira.
· Saria. Ezkioko Argindegi jatetxeak eskainita, bi lagunentzako menu berezia
Irakurleen sariak
Lau sari nagusi horiez gain, beste sei sari ere banatuko dira, irakurleek goierri.hitza.eus webgunean emandako botoei esker. Fotoetxek eskainitako argazki handitze bana jasoko dute seirek. Hauek dira babes gehien jaso dutenak:
· Erika Palacios (Idiazabal)
· Arkaitz Lasa (Lazkao)
· Ainara Urteaga (Idiazabal)
· Mikel Zabalegi (Ordizia)
· Maialen Aseginolaza (Idiazabal)
· Alazne Aizpeolea (Zegama)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.