Udalak Salsamendi baserrira doan bidea konpondu du
Zumarragako Udalak Salsamendi baserrira doan bidea konpondu du. Konponketa hau 2016. urtean hasi zen lanaren bigarren zatia da. Orduko hartan bidea eutsi eta moldatu zuten eta aurten konpondu eta asfaltatu egin dute.Obra honen aurrekontua 42.365,73 eur...
Obra honen aurrekontua 42.365,73 eurokoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak %55eko diru laguntza eman dio Zumarragako Udalari.
Bestalde, laster Antiotik Elorriaga baserrira doan bidea konponduko dute. Obra horren aurrekontua 27.840,29 eurokoa izango da. Lan hori egiteko ere aipatutako departamentuak %55eko diru laguntza emango dio udalari.
Landa eremuaren alde
Zumarragako Udalak landa eremuaren aldeko apustua egin duela azpimarratu du. «Etorkizunean ere landa gunearen aldeko apustua mantentzen jarraituko dugu. Horren erakusle da legealdi honetan landa bideetan egin diren 119.213,14 euroko inbertsioak. Gure asmoa bereziki lehen sektoreko ekoizleei babesa eta laguntza ematea da», azaldu du udalak bere prentsa oharrean.
Zumarragako Udalak, herriko baserrietara doazen bideak konpontzeaz gain, ur sarea baserri guztietara zabaldu du. Mikel Serrano alkateak horretan aitzindariak izan direla azpimarratu du.