Adineko egoitzetako langileak greban dira bihar arte
GIZARTEA // ELA sindikatuak deituta, atzo, gaur eta bihar greban daude Gipuzkoan adineko egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak, «patronalek eskaintzen duten izozketen, Foru Aldundiaren txosten partzialen eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu mini...
ELA sindikatuak deituta, atzo, gaur eta bihar greban daude Gipuzkoan adineko egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak, «patronalek eskaintzen duten izozketen, Foru Aldundiaren txosten partzialen eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu minimo klasisten aurrean». Atzo elkarretaratzeak egin zituzten Zumarragan (goiko argazkia) eta Ordizian (beheko argazkia). Gaur pankartak jarriko dituzte kalean eta bihar Donostiara joango dira foru aldundira.