Errigorako saskiak Goierri osoan eskatu ahal izango dira aurten
Nafarroa hegoaldeko baratzeetako produktuen bidez, zonalde horretako euskalgintza indartzeko asmoz sortu zen Errigora. Dagoeneko bost urteko ibilbidea egin du, eta epe horretan saldutako saskiei esker, 800.000 euro bideratu dituzte euskararen inguruko ...
Asteartean aurkeztu zuten Errigoraren kanpaina berria, Nafarroako Parlamentuan egindako ekitaldian. Kanpaina gaur hasiko da, eta azaroaren 14ra arte egin daitezke eskariak. Iker Ajuriagerra proiektuaren arduradunak azaldu duenez, asko egin da orain arte, baina bere ustez «ezinbestekoa» da saskiak erosten jarraitzea, «oraindik ere egiteko asko» dagoelako.
Goierriko herri guztietan
Xabier Albisu Errigora egitasmoaren Goierriko koordinatzaileak «saskiak herri guztietan» eskatu ahal izango direla azaldu du. «Herri batzuetan, auzoetan ere izango da aukera». Ohiko puntuetan edo herriko arduradunei galdetuta eska daitezke saskiak; baita errigora.eus webgunean ere.