Kultur asteak aurrea darrai, gaurko eta biharko ekintzekin
LEGORRETA // Kultur astearen ekuadorrean daude Legorretan. 18:30ean buruhandiak aterako dira gaur eta 19:00etan, mendiari eta eskaladari buruzko dokumental emanaldia eta solasaldia egingo dituzte, Herri Antzokian. Bihar, berriz, Legorparty ordenagailu ...
LEGORRETA // Kultur astearen ekuadorrean daude Legorretan. 18:30ean buruhandiak aterako dira gaur eta 19:00etan, mendiari eta eskaladari buruzko dokumental emanaldia eta solasaldia egingo dituzte, Herri Antzokian. Bihar, berriz, Legorparty ordenagailu topaketari hasiera emango diote 17:00etan Patxi Ezkiaga kultur etxean. Horrez gain, eskalada, rappel eta puenting praktikatzeko aukera egongo da udal pilotalekuan 16:30etik 19:30era. Kepa Junkeraren kontzertua ere izango da eta 24. mus txapelketa jokatuko dute Bilkoin elkartean.