Ostatuetan lan egin zuten emakumeei buruzko bisita gidatua
Ormaiztegin bisita gidatu berezia egingo dute etzi. XIX. eta XX. mendeetan udalerriko ostatuetan emakumeek izandako presentzia aztertuko dute. Udalak eta Zumalakarregi museoak antolatutako bisita da, eta Elixabete Garmendia kazetariak egingo ditu gidar...
Ormaiztegiko tren zubiaren azpian dagoen Urbeltzeko iturritik abiatuko dira, 11:30ean; han egingo dute aurreneko geldialdia, bainuetxeko kontuak oroituz. Ordu eta erdi inguru iraungo du bisita gidatuak eta udalerriko zazpi gunetan geldituko dira, Ormaiztegin garai batean ostatu izandako lekuak eta hango emakumeen ahotsak ezagutzeko.
Azken geldialdia udaletxe azpian egingo dute, garai bateko herriko ostatua zegoen tokian. Bertan, proiekzio laburra eta hamaiketakoa eskainiko dituzte.
Garmendiaz gain, hainbat herritarrek beraien familien bizipenak kontatuko dituzte.
Bisita Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan kokatzen da.