Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos gailendu dira Zegamako mendi duatloiean
Alain Santamaria errioxarra eta Zuriñe Frutos bizkaitarra izan dira Zegamako mendi duatloiko irabazleak. Gizonezkoen irabazleak 1:11:20 denbora behar izan du. Haren atzetik sartu dira helmugan Alexander Ordeñana (1:14:34) eta Josu Urrestarazu (1:14:549). Sailkapen orokorrean hirugarren egin duen Urrestarazu, idiazabaldarra da eta bera izan da lehenengo goierritarra. Emakumeen artean gailendu den Frutosek, 1:44:44ko denbora behar izan du helmuga gainditzeko. Haren atzetik sartu da Nekane Pradera (1:48:41).
Bikoteka, zegamarrak izan dira nagusi. Beñat Katarianek eta Iban San Juanek, 1:13:14 behar izan dute proba amaitzeko. Taldekako sailkapenean berriz, Tolosako Galarregi izan da irabazlea.
Probari dagokionez, irteeratik korrikan atera dira eta horrela egin dituzte probako lehenengo 5,4 kilometroak. Bizikletan ondoren beste 16 km eta bukatzeko, berriro ere korrikan, beste 1,2 km. Aurtengo edizioarako antolakuntzak prestatua zuen zirkuitoa ezin izan dute burutu eguraldi txarragatik. Hori horrela, aurreko bi edizioetan burututako zirkuitoa egin dute partaideek. Euskal Herriko mendi duatloi zirkuiturako puntuagarria ere bada Zegaman jokatu dena..