Cava Festa egiten ari dira Zegaman
Cava Festaren bosgarren edizioa egiten ari dira Zegaman. Atzo izan zen lehen eguna eta gaur ere irekita egongo da. Zegamarekin senidetuta dagoen Sant Sadurni d’Anoiako zortzi cava dastatzeko aukera egongo da. Aurtengoa berrikuntza garrantzitsu batekin dator: Aitxuri ikastetxeko patioan izango da eta ez pilotalekuan orain arte bezala. 20:00etatik 01:00era beraz zortzi cava ezberdin eta Eusko Label produktuak dastatzeko aukera egongo da. Gainera, gaur, Zegamako Belack taldearen kontzertua izango da 23:00etan hasita. Autobus zerbitzua ere egongo da Zegamatik Beasainera:,00:10ean eta 01:55ean.