Euskaraldiaren mosaikoa egin dute legorretarrek Kultur Astearen baitan

WhatsApp Image 2018-10-27 at 12.25.39

Legorretako Kultur Astearen egitarauaren barruan, Euskaraldiarekin bat egin dute. Euskaraldia hitzekin mosaikoa osatu dute herriko plazara gerturatu diren herritarrek. Partaideek, kartulina txuri bana helduta, besoak altxatu eta horrela egin diote Euskararen erabilera bultzatzeko kanpainari keinua. Mosaikoari  argazkiak atera eta jarraian, datorren asterako prestatzen ari diren Euskaraldiko flashmob-a entseiatzen aritu dira. Hori, datorren ostiralean, azaroaren 2an izango da, 18:30ean, herriko plazan.

Astebururako egitaraua

Mosaikoa osatzeaz gain, beste hainbat ekintza daude antolatuta astebururako, kultur astearen barruan. 18:00etan hasita, Ttipika musika taldearen dantza gidatuak eta ordu berean, garagardo artisauen azoka irekiko dute, herriko plazan.

Igandean berriz, ibilgailu klasikoen 6. topaketa egingo dute, 10:00etatik 18:00etara. Horrez gain, Ibon del Olmo magoaren ikuskizuna ere egongo da, familientzako zuzenduta, Herri Antzokian. Kultur Astearen amaiera, Legorparty ordenagailu topaketaren amaierarekin batera egingo dute, 20:00etan.

IMG_5314 IMG_5315 IMG_5318 IMG_5320 IMG_5321 IMG_5322 IMG_5324 IMG_5331

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend