Etxezarretatarren artaldea Idiazabaldik Olaberria bidean // Argazkiak: Aitor Urkiola
Mikel eta Santi Etxezarreta anaiek eta Eli Arrillagak, urteroko ohitura jarraituz, Urbiatik Olaberriaraino jaitsi dute artaldea, uda goiko larreetan pasa eta gero. Bi egunetan egin dute jaitsiera. Aurrenekoan, Urtsuaranera etorri ziren, eta gaua han pasata, bigarren txangoan iritsi ziren Olaberrian duten artegira.