Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos nagusitu dira mendi duatloian
Iban Sanjuan eta Beñat Katarain zegamarrak bikote onena izan dira, zirkuituko liderren aurretik. Taldeka, Tolosako Galarregi nagusitu daAlain Santamaria errioxarra eta Zuriñe Frutos bizkaitarra izan dira Zegamako mendi duatloiko irabazleak. Proba hau...
Iban Sanjuan eta Beñat Katarain zegamarrak bikote onena izan dira, zirkuituko liderren aurretik. Taldeka, Tolosako Galarregi nagusitu da
Alain Santamaria errioxarra eta Zuriñe Frutos bizkaitarra izan dira Zegamako mendi duatloiko irabazleak. Proba hau Euskal Herriko mendi duatloi zirkuiturako puntuagarria da.Proba larunbatean jokatu zen. Santamariak ordu bat, hamaika minutu eta 20 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Haren atzetik Alexander Ordeñana (1:14:34) eta Josu Urrestarazu (1:14:549) sartu ziren helmugan. Sailkapen orokorrean hirugarren egin zuen Urrestarazu, idiazabaldarra da. Bera izan zen lehenengo goierritarra.
Emakumeen sailkapenari dagokionez, Frutosek ordu bat 44 minutu eta 44 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bere atzetik Nekane Pradera sartu zen (1:48:41).
Bikoteka, zegamarrak nagusitu ziren. Beñat Katarainek eta Iban San Juanek ordu bat, hamahiru minutu eta hamalau segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Taldekako sailkapenean, berriz, Tolosako Galarregi izan zen irabazlea.
Probako lehen 5,4 kilometroak korrikan egin zituzten. Ondoren, 16 kilometro egin zituzten bizikleta gainean. Bukatzeko, 1,2 kilometroko korrikaldia egin zuten. Parte hartzaileek aurreko bi edizioetako ibilbidea osatu zuten, baina ez zen hori antolatzaileen hasierako asmoa. Kirolariak Aizkorrira igotzea nahi zuten, baina eguraldi txarrak aurreko urteetako ibilbidea aukeratzera behartu zituen.
Sanjuan gustura ageri da. «Ibilbidea gogorra zen eta, gainera, eguraldi txarra egin zuen. Hori dela eta, parte hartzaile asko ez ziren helmugara iritsi. Irabazteko itxaropena nuen, nahiz eta bigarren gelditu zirenak zirkuituko liderrak diren. Izan ere, Katarain mendi lasterketa selekzioko kidea da», aipatu du zegamarrak.