Etxezarretatarrek artaldea ekarri dute Urbiatik Olaberrira
OLABERRIA // Mikel eta Santi Etxezarreta anaiek eta Eli Arrillagak, Urbiatik Olaberriaraino jaitsi dute artaldea, uda goiko larreetan pasa eta gero. Bi egunetan egin dute jaitsiera; aurrenekoan, Urbiatik Urtsuaranera etorri ziren; gaua han pasa eta ger...
OLABERRIA // Mikel eta Santi Etxezarreta anaiek eta Eli Arrillagak, Urbiatik Olaberriaraino jaitsi dute artaldea, uda goiko larreetan pasa eta gero. Bi egunetan egin dute jaitsiera; aurrenekoan, Urbiatik Urtsuaranera etorri ziren; gaua han pasa eta gero, bigarren txangoan, Idiazabaldik barrena iritsi ziren Olaberrian duten artegiraino.