Altsasukoei elkartasuna Gazte Festetan

Gazte_Festak

Legorretan Gazte Festak ospatzen ari dira egunotan. Atzo izan zuten aurreneko eguna, eta Gazte Piku asanbladak deituta, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko bilkura egin zuten. Ehun lagun inguru bildu ziren karpan, Altsasukoak aske, muntai polizialik ez lemadun pankartaren atzean.

Gazte Festen egitarauak gaur jarraituko du. 20 urtez Legorretako gazte asanblada astinduz dokumentala eskainiko dute, 22:30ean, Herri Antzokian. Bihar berriz, Lorekolore pailazoaren emanaldia (16:30), diskofesta (18:30) eta euskaraldiaren flahsmob-a izango dira. Larunbatean, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak izango dituzte, Yogurina Borova, Machete en la Boca eta Gora Etorri taldeekin.

45142590_277989186391744_581014323875282944_n

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend