Lekuona eta Hernandez garaile Legazpiko ziklo-krosean

Lur Zufiria ormaiztegiarrak Gipuzkoako txapela lortu du kadeteetan, eta Aitor Zabaleta legazpiarrak, Master 50 mailan
Legazpiko_VIII__Ziklo_kros-1

Aitor Hernandez ermuarra, besoak jasota helmugan sartzen // Argazkia: Miriam Luki

Legazpiko VIII. Ziklo-kros proba jokatu dute gaur, Urtatza Zaharren, Telleriarteko Txirrindulari elkarteak antolatuta. Elite mailan Lierni Lekuona lezotarra eta Aitor Hernandez ermuarra izan dira onenak. Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan zen, eta Lekuonaz gain, mutiletan Unai Amenabarrek jaso du txapela. Goierritarren sariak gainontzeko mailetan etorri dira: Aitor Garmendia itsasondoarrak 23 urtez azpiko txapela jantzi du (10. sailkapen nagusian); Lur Zufiria ormaiztegiarrak kadete mailakoa irabazi du, eta Aitor Zabaleta legazpiarrak, Master 50 mailakoa.

Egunotako euria dela eta, lokaztuta zeuden Urtatzako zelaiak; hala ere, zale asko gerturatu dira Legazpiko probara. Goizean zehar, ordea, ateri eutsi dio, eta eguerdian tanta batzuk erori badira ere, euri gutxi izan da.

Sailkapenak

Elite neskak:
1- Lierni Lekuona.
2- Monica Carrascosa.
3- Sandra Martinez.

Elite mutilak:
1- Aitor Hernandez.
2- Javier Ruiz de Larrinaga.
3- Xabier Murias.

23 urtez azpiko Lehenengo neska.
Paula Suarez.

23 urtez azpiko Lehenengo mutila.
Xabier Murias.

Gipuzkoako Txapelduna elite mailan.
Unai Amenabar.

Gipuzkoako Txapelduna 23 urtez azpikoetan.
Aitor Garmendia.

Junior neskak.
1- Ainara Salas.

Junior mutilak.
1- Igor Arreta.
2- Ibai Ruiz de Arkaute.
3- Iñaki Guaresti.

Kadete neskak.
1- Lur Zufiria.
2- Aroa Campo.
3- Maria Modenes.

Kadete mutilak.
1- Diego Ruiz de Arkaute.
2- Aimar Erostarbe.
3- Ander Altuna.

Master 30 mutilak.
1- Jon Urteaga.
2- Mikel Epalza.
3- Alex Alonso

Master 40 neskak.
Erkuden Almagro.

Master 50.
1- Aitor Zabaleta.
2- Rafael Yurrebaso.
3- Imanol Ugarte.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend