Ostegunean zabalduko dute 2019ko Ehunmilak probarako izen-ematea

aurkezpena_ehm2019

Ehunmilak mendi lasterketak badu data: uztailaren 12-13 eta 14an jokatuko dira EHM, G2H eta MariMurumendi probak. Izena emateko epea noiz zabalduko duten ere jakinarazi du antolakuntzak: datorren ostegunean, azaroak 8, arratsaldeko 17:00etan. EHM eta G2H probetan 515na dortsal banatuko dituzte, eta MMM proban, 265.

Antolakuntzak azaldu duenez, bederatzigarren edizioa “gazi gozoa” izan zen, eta hamargarrema “borobila” izatea nahi dute. Hala, hainbat aldaketa egingo dituzte, bai izena ematerako garaian, eta baita araudian ere. Izen-ematea Rock the Sport webgunearen bitartez egingo dute aurten. Erabaki horrekin, aurreko edizioetan izandako hainbat arazo konpondu nahi dituzte, besteak beste, zerbitzariarekin izandako arazoak.

Gainera, izen-ematea ez da ontzat emango ordainketa egin arte. Ordainketa egindakoan, agiria bidaliko da e-postaz, eta hori aurkeztu beharko da dortsala jasotzerakoan. Denborak neurtzeko, erabilera bakarreko txipak erabiliko dira; hala, maratoiaren kasuan ezingo da korrikalarien txip horia erabili. Izen-ematea behin betikoa izateko, mediku txostena aurkeztea ere ezinbestekoa izango da.

Izena ematerakoan, SMS bidezko jarraipena ere kontratatu ahal izango da; sismeta horri esker, korrikalariaren posizioa eta denboraren berri ematen duten mezuak bidaliko ditu antolakuntzak, esandako sakelako telefonora.

Araudi osoa, Ehunmilak probaren webgunean kontsultatu daiteke.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend