Euskaraldian 150 zaldibiarrek eman dute izena

45409167_1866632960098554_8330985541935824896_n

Euskaraldia gero eta gertuago dago, eta Zaldibian ari dira giroa berotzen. Dagoeneko 150 herritarrek eman dute izena, eta oraindik apuntatu ez direnentzat, aukera zabaldu nahi dute. Asteburuan Euskaraldiari babesa emateko argazki saioa egin dute, eta herritar askok hartu du parte.

Datozen asteetan ere izango da Euskaraldian parte hartzeko izena emateko aukera. Plazan jarriko dute mahaia, egun hauetan:

  • Azaroak 9, ostirala (18:30-20:30).
  • Azaroak 18, ostirala (18:30-20:30).
  • Azaroak 22, ostirala (18:30-20:30).

Euskaraldiari buruzko trebakuntza tailerrak ere egingo dituzte. Izena aurrez eman behar da, plazako mahaian edo kultur etxean:

  • Azaroak 7 asteazkena (18:00-19:30). Ahobizien gaia jorratuko da.
  • Azaroak 14 asteazkena (18:00-19:30). Belarripresten gaia jorratuko da.

Argazkiak ikusgai daude Zaldibiako Herri Atariaren Flickr orrialdean:

P1030811

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend