Beneditarren artxiboa barrutik ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte
Urteroko ohiturari eutsita, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak bi bisita gidatu antolatu ditu. Agiritegi historikoa eta bertako instalazioak ikusi ahalko dituzte herritarrek.Hizkuntzaren arabera bereizi dituzte bi bisitak. Ostiralean, azaroak 9, euskaraz...
Hizkuntzaren arabera bereizi dituzte bi bisitak. Ostiralean, azaroak 9, euskaraz gidatuko dute saioa. 18:30ean hasiko dute. Larunbatean, berriz, gaztelaniaz eskainiko dute informazioa. 11:30ean hasiko da.
Izena eman behar da
Edonorentzat zuzenduak dira bisita gidatuak, «batez ere lazkaotarrei eta goierritarrei, gertuan zer daukaten ezagutu dezaten».
Aforo mugatua tarteko, izena eman beharra dago aurrez: telefonoz deituta (943 88 87 81) nahiz mezua idatzita (lbf@lbf.eus).