Merkatari elkarteak argazki lehiaketa antolatu du
Lazkaon merkatari elkarteak 2019ko egutegia argitaratuko du, eta Gabonetan bazkide diren komertzioetan banatuko du bezeroen artean. Egutegiko 12 argazkiak aukeratzeko, lehiaketa ireka antolatu du.Lazkaon ateratako edozein argazki aurkez daitezke: paisa...
Lazkaon ateratako edozein argazki aurkez daitezke: paisaiak, ospakizunak, jendea, natura… Argazkilari ez profesionalek soilik parte har dezakete.
Azaroaren 15erako bidali
Bakoitzak gehienez hiru argazki bidal ditzake, JPG formatuan (2 eta 10 megabit bitartean), ahal dela horizontalak. Azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira (lazkaonlazkao@gmail.com), mezuan izen-abizenak idatzita.
Aukeratuek 40 euroko erosketa bonu bana jasoko dute opari. Partaide guztien artean, 40 euroko bonu bat zozkatuko dute.