Oroimena lantzeko asteroko saioak gaur hasiko dira Zaldibian
ZALDIBIA // Beti-Gazte elkarteak antolaturiko oroimena aktibatzeko trebaketa tailerrak gaur hasiko dira, Zaldibian. 2018-2019 kurtsoan zehar, astero emango dute, Lahar elkargoko Kontxi Usabiagak gidatuta. Kultur etxean 16:00etan izango dira, gaur hasit...
ZALDIBIA // Beti-Gazte elkarteak antolaturiko oroimena aktibatzeko trebaketa tailerrak gaur hasiko dira, Zaldibian. 2018-2019 kurtsoan zehar, astero emango dute, Lahar elkargoko Kontxi Usabiagak gidatuta. Kultur etxean 16:00etan izango dira, gaur hasita, ordu eta erdiko saioa bakoitza. Hileko 6 euro ordaindu behar da buruko, eta materiala Beti-Gazte elkarteak jarriko du.