Euskaraldirako prestaketak ugaritzen ari dira Goierrin, bi aste falta direla

LAZKAO_KE_EUSKARALDIA

Lazkao Kirol Elkarteko futbol taldekoek ere bat egin dute Euskaraldiarekin.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia ekimena, eta Goierriko herrietan azkartu dituzte antolaketa-lanak. Aste honetan deialdi ugari egin dituzte.

Ormaiztegin, aurreneko bilera irekia gaur izango dute. Udaletxepeko aretoan elkartuko dira, 17:00etan. Euskaraldiaren lan-taldea sortuko dute, eta Ormaiztegin parte hartzeko moduak eta bideak prestatzen hasiko dira.

Gabirian, formakuntza tailerra egingo dute, ostiralean 19:00etan, kultur etxean. Euskaraldiko 11 egunetan zer egin behar den zehaztuko dute, Belarriprest eta Ahobizi paperen ezaugarriak eta funtzioa azalduta.

Ezkion, larunbatean txapak banatzeko festa egingo dute. Udaletxe azpian, 18:00etan, festa eta askaria egingo dute.

Ataunen argazki mosaikoa

EUSKARALDIA_ZALDIBIAN

Zaldibiarren argazki saioko irudia.

Ataunen, San Martin auzoko festetan —ostegunetik igandera ospatuko dituzte— mahaia jarriko dute, izena emateko. Igandean 11:30etik aurrera egongo da, plazako karpan. Bestetik, herritarrekin argazki-mosaikoa egingo dute, igandean 19:00etan.

Zaldibian, dagoeneko 150 lagunek eman dute izena Euskaraldirako. Kopurua hazi nahi dute, ordea, eta izena emateko mahaia beste hiru egunetan jarriko dute, plazan (18:30-20:00): ostiral honetan, azaroaren 18an eta 22an.

Bi trebatze saio ere egingo dituzte zaldibiarrek, Karreane kultur etxean (18:00-19:30). Gaur Ahobizien figura jorratuko dute, eta azaroaren 14an Belarriprestena. Herritarrei babesa emanez ateratako argazkiak herri atarian jarri dituzte, bestetik.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend