'Mitoak bizirik' 2019ko egutegia argitaratu dute
ATAUN // Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak ekoitzi du aurten ere Mitoak bizirik egutegia. 2019ko horma-egutegia atzo jarri zuten salgai, ohiko saltokietan. Ohi bezala, mitologiarekin eta izaki magikoekin hornitutako argazkiekin osatu du urteko arg...
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak ekoitzi du aurten ere
Mitoak bizirik egutegia. 2019ko horma-egutegia atzo jarri zuten salgai, ohiko saltokietan. Ohi bezala, mitologiarekin eta izaki magikoekin hornitutako argazkiekin osatu du urteko argitalpena. Argazki ikusgarri banarekin apaindu dute datorren urteko hilabete bakoitza. Ataungo komertzioetan, eta Goierriko beste zenbait dendatan eros liteke egutegia.