Santa Fe kalea itxita egongo da astean, eraiste lanengatik
ZALDIBIA // Zaldibiako kultur etxe zaharra botatzen ari dira. Eraikin nagusiaren gehiena atzo desegin zuten. Eraiste lanek hiruzpalau egun irautea kalkulatu du udalak, eta aste honetan Santa Fe kalean zirkulazioa tarteka moztuko dute, lanek eskatzen du...
ZALDIBIA // Zaldibiako kultur etxe zaharra botatzen ari dira. Eraikin nagusiaren gehiena atzo desegin zuten. Eraiste lanek hiruzpalau egun irautea kalkulatu du udalak, eta aste honetan Santa Fe kalean zirkulazioa tarteka moztuko dute, lanek eskatzen dutenean. Mediku-etxetik Illati parera ezin da aparkatu. Eraisketa lanen ondorioz, segurtasuna bermatzeko, atzo egun osoan udaletxea itxita egon zen, alboan baitzegoen kultur etxea.