Urtea amaitzerako prest egongo dira Goiekiren instalakuntza berriak

Hitzarmena sinatu dute Goilanek eta Goiekik, elkarlana helburu hartuta. Hitzarmenari esker, instalakuntza berriak izango ditu Goiekik. 2.500 m2-ko azalera izango ditu eraikin berriak

Goieki_Goilan_hitzarmena-1

Goilan fundazioak eta Goieki garapen agentziak elkarlana helburu duen hitzarmena sinatu dute. Pasa den astean sinatu zuten, Goiekiren egoitza berria izango den eraikinean, Ordizian. Bertan izan ziren bi erakundeetako ordezkariak. Alde batetik, Goilan fundazioko presidentea eta idazkaria, Iker Estensoro eta Unai Elola, eta bestetik, Goieki-ko presidente den Felix Urkola eta Iker Galparsoro zuzendaria.

Goilanen laguntza ekonomikoari esker, Goiekik bere instalazioak hobetzeko aukera izango du eta Ordizian eraikitzen ari den egoitza berrian, ekintzaileei zuzendutako bulego eta espazio berriak eskaintzeko inbertsio garrantzitsuak egingo ditu. Eraikuntza prozesua dagoeneko nahiko aurreratuta dago, eta urte amaierarako agentziak bere jarduerei instalakuntza berrietan ekitea aurrikusten dute.

Goilanen helburua

Goilan fundazioaren helburu nagusia euskal gizartean kooperatibismoa hedatzea da, Goierri bailaran zehatzago esanda. Bailarako 8 kooperatiba daude taldean: Ampo, Ederfil-Becker, Eredu, Hertell, Kendu, Logos, Orkli eta Panelfisa.

Hiru ildo nagusi jarraitzen ditu Goilanek; formazioa, ikerkuntza eta proiektuen eta enpresen sustapena. Dituen jarduerak aurrera eramateko, Goilan fundazioak Goierriren intereserako onuragarri diren proiektuak babesten ditu eta horren adibide da, pasa den astean, Goiekirekin sinatutako hitzarmena.

Goiekiren eraikin berria

Goieki_Goilan_hitzarmenaGoierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz, eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, orain dela urte batzuk jarri zen abian Negozio berrien fabrika egitasmoa.

Proiektu hori Goierriko Berrikuntza Gunean kokatzeko zereginean hasi ziren lanean, eta azkenean 2017 urtean eraikina altxatzen hasteko aukera izan zuten. 2.500 m2-ko azalera izango ditu eraikin berriak eta enpresa berrien kokapenera bideratutako espazio anitzak izango ditu. Horrez gain, Goierri Valley elkarteko enpresek ere aukera izango dute bertan negozio unitate berriak kokatzeko.

Eraikinak lau laborategi edo tailer izango ditu beheko solairuan, eta enpresa eta negozio unitate berriak kokatzeko 20 bulego lehen solairuan. Horrez gain, Goieki eta Goierri Valley Elkartearen bulegoak eta bilera gelak bigarren solairuan kokatuko dituzte. Eta azkenik, guztiek partekatzeko espazioak ere egongo dira;:sukalde bat eta jangela bat, besteak betse, hirugarren solairuan.

Urte amaierarako enpresa berrientzako kokagunea prest izatea espero dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend