Adur Ezenarro izango da EH Bilduren alkategaia

DSC_0021

Ordiziako EH Bilduk 2019ko hauteskundeetarako alkategaia aurkeztu zuen atzo Ordiziako Barrena kultur etxean egindako ekitaldian. Herri politika ezagutzen duen pertsona bat da aukeratu dutena. Adur Ezenarro Agirre ordiziarra da, 41 urte ditu eta 2015. urtetik Ordiziako EH Bilduko zinegotzia da.

Adur_EzenarroBere alderdiaren mahai politikoak egindako proposamena onartu eta herri batzarraren onespena jaso ondoren, baiezkoa eman zuen Ezenarrok.

Arkitekto ikasketak burutu eta udal arkitektoa da Lezoko udaletxean. Adierazi duenez, «ogibideak esparru publikoaren eta publikotasunaren defendatzaile sutsu bilakatu nau». Era berean, bere lanak «udalaren barne mekanismoak eta funtzionamendu arauak ondo ezagutzera» eraman du, eta ezaguta horrek «halako erabaki bat hartzeko ziurtasuna» eman dio. Aitortu duenez, «gauzak beste modu batera egiteko» hartu zuen zinegotzi izateko konpromisoa

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend