Ataun eta Arama, jai usainera

San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Ataungo San Martin auzoan gaur hasiko dira. Araman bihar arratsaldean ekingo diete. Gaztainak eta mondejua, bi herrien gozagai

Arama_San_Martin_festak

Festa giroan murgilduko dira Ataun San Martin eta Arama, asteburu honetan. San Martin festak ospatuko dituzte bietan.

Araman, hiru eguneko egitaraua prestatu du Jai Batzordeak. Herri afaria egingo dute bihar Arrikutz elkartean. Esne Beltza taldeko Xabi Solano Maizak girotuko du gaua, soinuz. Larunbat arratsean, ohitura zaharrari segituz, gaztaina erre jana.

Jan-edana egunero izango da. Txakolin dastatzea larunbat eguerdian, hamaiketakoa igande eguerdian, eta patata-tortilla lehiaketa arratsaldean.

Haurrentzako bereziki prestatutako ekitaldiak larunbatean izango dituzte, Araman. Puzgarrien parkea jarriko dute, eta mozorro festa egingo dute. Ume jolasak bihar ere badituzte.

Frontenis txapelketako finalak larunbat goizean jokatuko dituzte. Aramarrak altzagarren aurka ariko dira, Altzagan San Migeletan izandako norgehiagokaren bueltakoan.

ATAUN_SAN_MARTIN_JAIAK_201

Ataunen, gaurtik igandera

Ataunen gaur hasiko dira festak, San Martin auzoan. Plazan karpa handia kokatuko dute aurten ere, eta han gauzatuko dira jai egitarauko ekitaldi gehienak. Eguraldi euritsia baldin bada, Funbox Factory ikuskizuna eta haurren jolas parkea Auzoeta pilotalekura aldatuko dituzte.

Kalea itxita egongo da zirkulazioarentzat, gaur arratsaldetik igande gauera. Atzeko bidetik desbideratuko dute. Autobus geralekua ere Altzanipe-Zelaieta atzean egongo da.

Ohi bezala, herri afariarekin —norberak eramana— hasiko dira jaiak, gaur. Patata tortilla egingo dute aurretik, aitzakian.

Kuadrillen eguna bihar ospatuko dute. Eguerdiko giroa, bazkaria eta iluntze-gaueko kontzertu sorta dira osagai nagusi, lau musika talderekin.

Pilotak leku nabarmena du. Profesionalen jaialdia antolatu dute udalak eta Ataun Kirol Elkarteak, biharko. Arretxe II.a-Urretabizkaia II.a eta Agirre-Eskiroz ariko dira lehenengoan; Olaizola II.a-Imaz eta Arteaga II.a-Albisu estelarrean. Helduen sarrera 20 euro da, umeena 12 (aurrez, 18 eta 10, tabernetan). Pilota Eskolakoek doan dute.

Larunbat goizean, berriz, afizionatuen hiru partida daude. Pilota egokitukoa, lehenik: Lasa-Lizaso, Altuna-Nabaridasen aurka. Paleta gomaz gero, neskak: Galparsoro-Ramirez, Perlines-Urrestarazu. Eskuz binaka, afizionatuak azkenik: Santxo-Bikuña, Zubizarreta-Garmendia.

Mondeju lehiaketa, jaian

ATAUN_SAN_MARTIN_JAIAK_201-1Igande goiz osoan, herri azoka eta Ataungo VIII. Mondeju Le-hiaketa izango dira, karpan. Jentilbaratza elkarteak antolatu du mondeju beltz lehiaketa. Izena gaurko eman behar da (649 011 292 edo 686 892 507).

Igandean 11:00etarako, lau kana mondeju eraman behar dituzte partaideek, plazara. Epaimahaikoak 12:30ean hasiko dira probatzen. Usaina, zaporea, ebaketa eta osagaien txikitze maila hartuko dituzte kontuan. Hiru sari emango dituzte, 150 euro, 120 eta 100ekoak.

Igandean, Ataungo jubilatuek urteko euren festa ospatuko dute, San Martinekin bat eginez. Bittor jatetxean dute bazkaria.

Festen bukaera indartsua prestatu dute, aurten. Euskaraldirako herritarren argazki erraldoia jai iluntzean aterako dute, mosaikoa osatuz. Izena emateko mahaia jarriko dute egunotan.

Otsoa dantza taldekoen ikuskizuna eta bertsolari jaialdia ere izango dira, azken trakarako. Amaia Agirre gai jartzailearen esanetara, lau bertsolari ariko dira: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina.

ATAUN

Bihar
· 17:30. Ume jolasak.
· 20:00. Txupinazoa.
· 20:30. Herri afaria, Arrikutzen.
· 00:30. Xabi Solano musikaria.

Larunbata
· 11:00. Arama-Altzaga frontenis txapelketako finalak.
· 13:00. Txakolin dastatzea.
· 15:00-20:00. Puzgarriak.
· 20:00. Umeen mozorro festa.
· 20:30. Gaztaina jana.
· Ondoren. Alaiki taldea.

Igandea
· 10:00. Meza.
· 11:00. Hamaiketakoa elkartean.
· 12:30. Toka txapelketa herrikoia
· 19:00. Patata-tortilla lehiaketa.
· 20:00. Festa amaierako suziriak.

ARAMA

Gaur
· 17:00. Umeen txupinazoa, txokolatea, buruhandiak…
· 19:00. Patata-tortilla lehiaketa.
· 21:00. Afaria, karpan.
· 21:30. Txikiren bakarrizketa.

Bihar, Kuadrilla eguna
· 11:00. Haurren jolas parkea.
· 13:30. Kuadrillen poteo girotua.
· 14:30. Kuadrillen bazkaria.
· 17:00. Buruhandiak.
· 18:00. Lazkao Txiki Musika Eskolako ataundarren kontzertua.
· 19:30. The Northagirres taldea.
· 19:30. Profesionalen pilota.
· 23:00. Gaur Ez, Zopilotes Txirriaos eta Guri5 musika taldeak.

Larunbata
· Goizean. Txistularien kalejira.
· 11:30. Pala eta pilota partidak.
· 14:00. Umeen bazkaria.
· 15:00. Eltzeitsuaren jokoa.
· 16:00. Haurren mozorro festa.
· 17:00. ‘Funbox Factory’.
· 19:00. Mozorrotuen juntadizoa.
· 19:30. Sagardo probatzea.
· 21:30. Herri afaria.
· 00:00. Eraso, Gaitzerdi taldeak.

Igandea, San Martin
· Goiz osoan. Argazki rallyko lanen erakusketa.
· Goiz-eguartean. VIII. Ataungo Mondeju Lehiaketa, pintxo banaketa, marrazki eta ipuin lehiaketako sari ematea.
· 11:00-14:00. Herri azoka.
· 12:00. Kantu poteoa.
· 14:30. Jubilatuen bazkaria.
· 17:30. Otsoa dantza taldea.
· 19:00. Euskaraldiako argazkia.
· 19:30. Bertsolari jaialdia.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend